Munoa Barrutik programak jauregiaren ateak irekiko ditu berriz ere, urrira arte bisita gidatuak egiteko

0
Nerea Cantero Kultura arloko zinegotziak programa hau aurkeztu du berriro ere, Barakaldoko harribitxi monumental horri balioa emateko asmoz. Bisitetan parte hartzeko izen-emateak datorren astelehenean, hilak 17, irekiko dira Barakaldo.eus, Barakaldo app, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) eta 010 edo, Barakaldotik kanpo deitzen bada, 944789200 telefonoen bidez.

Barakaldok beste behin irekiko ditu Munoa Jauregiko ateak, hiriko harribitxi monumentalaren barrualdeaz gozatu ahal izateko. Hala eman du jakitera Nerea Cantero Kultura Arloko zinegotziak Munoa Barrutik ekimena, berriz ere. Datorren martxoan hasi eta urrira arte luzatuko da.

Iaz iritsi zen Munoa Barrutik ekimena hirira, 374.307,28 euroko inbertsioa egin eta gero jauregiko estalkia berreskuratu eta birgaitu ondoren. Ekimena orain itzuliko da, asteburu guztietan egingo diren bisita gidatuen bidez.

Zehazki, bisitak larunbatetan (17:00etatik 18:00etara) eta igandeetan (11:30etik 12:30era eta 13:00etatik 14:00etara) egingo dira. Bisitak jauregiko solairu nobletik egingo dira, eta honako ibilbide hauek egingo dira: atondoa, korridorea, egongela handia, jangela, office-a, kapera, Horacio Echevarrietaren bulegoa, beste bi areto, eskailera eta beiratea. Taldeak gehienez 20 pertsonakoak izango dira.

EKIMEN IZENA EMATEKO BIDEAK
Hauek dira izena emateko moduak: APP-a, 010 edo, Barakaldotik kanpo deitzen bada, 944789200 telefonoaren bidez, eta aurrez aurre Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ): Herriko Plazan, Gurutzetako gizarte-etxean eta Clara Campoamorren bulegoan.

Izena emateko epea datorren astelehenean, otsailaren 17an, irekiko da. Ekimenak 2 euroko kostua du; edo euro 1 jubilatu, pentsiodun, langabe eta 7 eta 12 urte bitarteko adingabeentzat. Doakoa izango da 0 eta 6 urte bitarteko adingabeentzat.

HAURRENTZAKO TAILERRAK MAIZATZETIK IRAILERA
Gainera, maiatzetik aurrera eta irailera arte, gai botanikoei buruzko haurrentzako tailerrak jarriko dituzte martxan: «Txikienek finkaren lorategi ingelesaren aniztasun botanikoa ezagutu ahal izango dute, hori ere Monumentu Multzoaren parte baita, eta, aldi berean, helduek finkaren barrualdea bisitatuko dute», azaldu du Canterok.