GRANOLLERSKO ALKATEAK BILBOKO UDALETXEA BISITATU DU

0

Kataluniako hiriko udalburua, 2019ko urtarrilaz geroztik Bilbo kide duen Bakearen aldeko Alkateak nazioarteko sareko presidenteordea da, eta modu aktiboan parte hartzen du Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Nazioarteko Erakundean (CGLU), Aburto Alkatea bertako Kultura Batzordeko presidenteordea delarik.

 

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak harrera egin dio gaur goizean Udaletxean Josep Mayoral Granollersko Alkateari, eta topaketan bi aldeen intereseko gaietan lankidetzan jarduteko oinarriak finkatu dituzte. Mayoralek jakinmin berezia agertu du Hiri Hezitzaileak deritzon proiektuarekin eta Bilboko Balioen Agiriarekin.

Josep Mayoral (Granollers, 1954) ekonomialaria da eta, administrazio publikoan egindako ibilbide luzearen ondoren, 2004an bere jaioterriko Alkate bihurtu zen. Egun, Mayoral Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (FEMP) Nazioarteko Harremanetarako Batzordeko kidea eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen (CGLU) Munduko Kontseiluko kidea da. Gainera, 2019ko urtarriletik Bilbo kide duen Bakearen aldeko Alkateak nazioarteko sareko Batzorde Exekutiboko presidenteordea da, duela 11 urtez geroztik.

2018aren amaieran, Bilboko Alkateak, CGLUko “Denentzako aukerak, kultura eta hirien diplomazia: garapen iraunkorrerako eta bakerako gakoak” Kontseilu Politikoko presidente gisa, eta Granollersko Alkateak, Bakearen Aldeko Alkateak erakundeko presidenteorde bezala, elkarrekin parte hartu zuten CGLUren Munduko Kontseiluaren harira Madrilen antolatutako “Hiri-bortizkerien eta Elkabizitzarako zein Bakerako Hezkuntzaren gaineko Munduko Foroaren” bigarren edizioan.

Era berean, iazko azaroan, CGLUk Durbanen (Hegoafrika) antolatutako Tokiko zein Eskualdeko Liderren Munduko Goi-Bileran izan ziren, 3.000tik gora tokiko lider hautetsi eta herri, hiri, metropoli zein eskualdeetako ordezkari profesionalekin batera, gizarte zibilaren nahiz enpresa eta ikasketa-munduen ordezkariak barne.

Bilbo CGLUko partaide aktiboa da 2004an sortu zenetik, eta 2013an erakundearen Munduko Kontseiluan sartu zen. Gainera, Bilbo Hiri Digitaletako Praktika Komunitatearen buru da, eta CGLUko Kultura Batzordeko lehendakariordetza du. Eta 2015ean, nazioarteko erakunde horren Kulturaren Lehen Goi Bilera antolatu zuen. 2018an, Bilbo Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren Berdintasunari, Aniztasunari eta Inklusioari buruzko Konferentziaren egoitza izan zen (CGLUren eskualde-atala).