Kontzertu solidarioa Algortan

0
PRUEBA

Datorren otsailaren 16an, igandean, 18:00etan Kongoko Errepublika Demokratikoko Kansenian eskolaratze proiektu baten aldeko kontzertu solidario bat izango da Algortako San Martin eleizan. San Martineko Misioetako talde-elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzarekin, antolatutako emanaldia Txaramela Musika Eskolako haurren koroak eskainiko du. Sarrrera irekia izango da eta publikoari borondatea eskatuko zaio.