Airearen kalitateari buruzko azken datuak

0

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Eibarren, Eibar, Ermuan eta Zaldibarren, zabortegiaren inguruan, prebentzio-neurriak hartzea gomendatu du, airean dioxinen eta furanoen maila handiak daudela egiaztatu ondoren. Bilbon egindako agerraldi batean eman dute erabakiaren berri, gaur arratsaldean bertan CSICek aztertutako laginen emaitzak jaso ostean; izan ere, konposatu kimiko horiek ez dute ez dute berehalako eraginik osasunean, baina zuhurtziazko neurri horiek hartzea gomendatzen dute.

Iñaki Berraondo Osasun sailburuordeak, Juan Jose Aurrekoetxea Osasun Publikoko zuzendariak eta Saileko Osasun Publikoko teknikariek prentsaurreko bat eman dute azken datu horien eta neurrien berri emateko. Dagoeneko elarazi zaie informazioa zabortegiaren inguruko herrietako alkateei, bihar berriro bilduko den erakundeen arteko koordinaziorako mahai teknikoari eta Eusko Jaurlaritzako gainerakoei.

Zabortegiaren eraispena gertatu zenetik aire neurketak indartu ziren. Gaur arte, ez da anomaliarik antzeman airearen kalitatearen adierazleetan, osasun publikoari dagokionez. Hala ere, CSICek gaur jasotako emaitzen arabera, gainerako substantziak ohiko parametroetan mantentzen dira, baina airean dioxinen eta furanoen maila handia da.

OMEk ezarritako estandar- eta erreferentzia-baliorik ez badago ere, Osasun Sailak, zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, honako prebentzio-neurri hauek gomendatzea erabaki du Eibar, Ermua eta Zaldibarko eremuetan:

Bat – Etxebizitzak ez aireztatzea eta leihoak ahalik eta denbora gehienean itxita edukitzea gomendatzen da. Bereziki gauez.

Bi – Ahal den neurrian, aire zabalean kirol-jarduerarik ez egitea gomendatzen da, beste abisu bat eman arte.

Sailak airearen eta uraren kalitate-mailen etengabeko monitorizazioari eutsiko dio, eta haien bilakaeraren berri emango du unean-unean.