CITA | Emprendek startup lehiaketarako deialdia egiten du

0

CITA|Emprende EL DIARIO VASCOk y ADEGIk elkarrekin antotatutako ekimena da eta euskal ekosistemako hogei bat aktore nagusiren parte hartzea duena, zeinek lankidetza publiko/pribatuaren ildoan, formatu bateratzailea eta eragintzailea sortu dutenak. Bere foku nagusia ETE ekintzaileak, startup-ak eta inbertitzaileak dira. Bere helburua inspirazio eta lan kontextu erraztea da, “Pyme-StartUp” berrikuntza Irekian oinarritutako konexioak sustatzeko; tokiko, estatuko eta nazioarteko jardunbide onenekin, eta lotura hori gauzatzeko erabakigarriak diren beste eragile batzurekiko beharrezko den konexioa bermatuz: Inbertitzailea eta ekintzailetzan, berrikuntzan eta operazio korporatiboetan adituak diren profesionalak.

Nortzuk eta zergatik

El Diario Vascok eta Adegik beren esperientzia eta gaitasunak batzen dituzte alor honetan, bere ahaleginak bilduz interes-taldeei balio erantsi handiagoa emateko, ekintzailetza eta berrikuntza ekosistemaren parte diren eragileak ekimenaren garapenean inplikatzeko helburu argiarekin.

Zein arlotan gaude interesatuak?

Startup nazionalak eta nazioartekoak bilatzen ditugu, negozio-eredu inbertigarri eta eskalagarri bat garatzen ari direnak, eta era berean balioztatutakoa, hau da, merkatu-test bat, bezeroak, asmo-gutunak, negozio adierazleak dituztenak eta inbertsio- ticketean milioi 1 eurotik gorakoa ez den finantzaketa-erronda bat egin nahi dutenak.

Azken batean, proiektuak berritasunaren bat izan behar du, nahiz eta horrek ez duen esan nahi berariazko produktu/teknologia berria sortu edo asmatu beharra dagoenik, merkatuko arazo bat modu berritzailean konponduko duen ezaugarri bereizgarriren bat gutxienez izan beharko luke.

Hauek dira gure intereseko arloak: Fabrikazio aurreratua eta DeepTech, IoT, osasuna, digitala, foodtech, fintech, mugikortasuna, energia eta ekonomia zirkularra.

8 startup finalistak izango dira hautatuak, hautaketa-prozesu arin baten ondoren:

Parte hartu nahi dutenek bere eskaera egin ahal izango dute CITA/Emprende webgunearen bidez 2019ko urtarrilaren 27tik martxoaren 20ra bitartean. Proposamen guztiak ebaluatu ondoren, hautatutako startupek beren proiektuak aurkeztu beharko dituzte apirilaren 29an Donostian egingo den startup-lehiaketan adituen epaimahai baten aurrean, eta honekin batera lehiaketaren oinarrietan eta eskakizunetan kontsulta dezakete lehiaketan eskainitako sari erakargarriak.