Trafiko istripuak %8,1 jaitsi ziren 2019an Donostian

0

1.565 trafiko-istripu gertatu ziren Donostian 2019an, hau da, iaz baino %8,1 gutxiago. Istripu-kopuruaren erdia biktimarik gabekoak izan ziren, eta aldiz, lau pertsona hil ziren, 2018an baino hiru gehiago.

Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak eta Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek 2019an gertatutako istripu-kopuruen datuak ezagutzera eman dituzte gaur goizean. Aurkeztutako estatistikan hiri barruan gertatutako istripuak kontuan hartzen dira.

MPIak estatistikaren barruan

Guztira, 2.721 ibilgailu egon ziren inplikatuta 1.565 istripu horietan, hau da, iaz baino %14 gehiago, izan ere, iaz 2.371 ibilgailu egon ziren inplikatuta. Ibilgailuei erreparatuta, hurrengo datuak atera daitezke:

  • Istripu gehienak, autoen, furgoneten, kamioien eta autobusen eraginez gertatzen dira (%52,5).
  • Estatistikaren arabera, hurrengoak motozikletak eragindako istripuak izan dira (%26,7).
  • Patinete elektrikoak (%0,6).

Izan ere, aurtengo berrikuntzetako bat hori izan da. Ibabek esan duenez, “2019aren erditik aurrera Udaltzaingoaren Atestatuen Unitateak ibilgailu horiek dituzten istripuak kontatzen hasi da. Eta datuei begiratzen badiegu, ibilgailu horiek hirian egon diren istripuen %0,6an izan dira protagonista. Eta istripu horietan, guztira, 9 patinete egon dira inplikatuak”.

Istripu erdiak biktimarik gabe

Donostiako 2019ko istripuen estatistikaren arabera, istripu-kopuruaren erdia biktimarik gabekoak izan diren (786), eta aldiz, beste erdian (779) biktimaren bat egon zen. Zehazki 915 pertsona zauritu ziren – 867 arin eta 48 larri –

Bestalde, lau pertsona hil ziren 2019an beste hainbeste trafiko istriputan, hau da, iaz baino hiru gehiago.

  • Bi motor gidari
  • Auto baten gidaria
  • Oinezko bat

Harrapatzeen beheradakada

1.565 isitripuren artean, Donostian 89 harrapatze gertatu ziren, hau da, iaz baino %7,3 gutxiago. Harrapatze gehienetan autoak egon ziren inplikatuak (59), eta adierazgarria da, harrapatzetan inplikatutako bizikleta-kopurua asko gutxitu dela: 2018an 54 bizikleta egon ziren inplikatuak, eta 2019an, aldiz, 8.

Hirian gertatutako harrapatzetan hurrengo datuak ageri dira:

  • hildako bat
  • 82 pertsonak zauri-arinak (75 oinezko, 4 gidari, 2 txirrindulari eta bidaiari bat)
  • 18k zauri-larriak (16 oinezko eta 2 gidari).

Horiek horrela, Pilar Aranak honakoa azpimarratu du: “Oso garrantzitsua da gidariei zein oinezkoei kontzientziatzea arauak bete ditzaten. Egia da harrapatzeak gutxitu direla, baina gutxiago izatea nahi dugu. Eta horretarako lanean jarraitzen dugu, hiritarren kontzientziazioa hobetzeko”.

Era berean, adierazi du, «Udalak apustu argia egiten jarraitzen duela, hain zuzen ere, oinezkoentzako hiriaren aldeko apustua. Eta hirian oinezkoekin batera protagonista izan behar dute bizikletek eta garraio publikoak, dbus eta topoa eredu.»