Bingen Zupiria: «Euskara modu naturalean normalizatzeko akordioa eta elkarlana beste biderik ez dago»

0

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua elkarrizketatu dute gaur ETB-1eko Egun On Euskadi saioan, eta kulturarekin, hizkuntza-politikarekin eta kirolarekin lotutako hainbat gairen inguruan hitz egin du. Sailburuak nabarmendu nahi izan du Eusko Jaurlaritzaren ahalegina elkarlana bilatzeko euskara sustatzeko bidean: «Lankidetzak eta bidelagunak bilatu ditugu euskara sustatzen jarraitzeko, ez dut ikusten euskara modu natural batean normalizatzeko beste biderik”.