Dioxinen eta furanoen azken analisiek normaltasuna egiaztatu dute Verter Recycling zabortegiaren inguruneko airearen kalitatean

0

Osasun Sailak airearen kalitatea monitorizatzen jarraituko du, normaltasun-egoera finkatzen dela zaintzeko

Verter Recycling zabortegiaren inguruneko dioxina- eta furano-mailak nabarmen murriztu dira lurrak irristatu ondoren sortutako sutea itzali zenetik, hiri-eremuetan ohiko mailetan kokatzeraino.

Hala egiaztatzen dute otsailaren 17tik 21era bitarteko (biak barne) aldiari dagozkion azken laginen analisien emaitzek. Horrela, osatu egiten da otsailaren 9tik 16ra bitartean lortutako sekuentzia.

Sutea itzaltzeko lanak hasi zirenetik, emaitzek jadanik beheranzko joera erakusten zuten, eta maila horiek nabarmen murriztu dira sua itzali denetik.

Data (otsaileko egunak) 9 10-12 12-14 15 16 17 18 19 20 21
Suaren egoera Aktiboa Aktiboa Aktiboa Aktiboa (itzaltze lanen hasiera) Aktiboa itzaltzen Aktiboa itzaltzen Aktiboa itzaltzen Itzalita Itzalita * Itzalita *
Ermua. San Lorentzo auzoa (fg/m³ C.A.) 719 410 830 1237 730 135 221 25 77 48
Ermuko udalerria (fg/m³ C.A.) 27
Eibarko udalerria (fg/m³ C.A.) 114 20 204 358 16 37
Eitzaga (fg/m³ C.A.) 257 114 49 463 18 28
sutea berpiztuta 10 orduz eta amatatuta

Osasun Sailak iragarri du airearen kalitatea monitorizatzen jarraituko duela, Ingurumen Sailburuordetzarekin koordinatuta; normaltasun-egoera finkatzen dela zaintzeko. Horrez gain, gogorarazi du dioxinen eta furanoen indizeek osasunerako arriskua dakartela esposizio handi eta denbora luzekoetan soilik. Era berean, berriro azpimarratu du sutea aktibo zegoen bitartean gomendatutako neurriak prebentziozkoak zirela, eta suaren iraupenari buruz ziurgabetasun egoera batean hartuak.