Lanbidek bere bulegoetan eskaintzen duen arreta pertsonalizatua eta integrala Arabako eta Bizkaiko hainbat herri eta inguru txikitara hurbiltzen du

0

Hilabete honetatik aurrera, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak gune berriak zabalduko ditu bere zerbitzu eta baliabide guztiak herritarrei eskaintzeko. Bere sareko 42 bulegoei Arabako eta Bizkaiko hainbat herri txikitan banatu dituen arreta pertsonalizatuko puntu berriak gehitu behar zaizkie, zerbitzu hori emateko herri horietako Udalek gune apropos batzuk laga ondoren, guztien arteko elkarlanari esker. Gune berri horietan, herri horietako bizilagunek eta enpresek Lanbidek eskaintzen dituen zerbitzu eta baliabide guztiak jaso ahal izango dituzte, berez dagokien Lanbideko bulegoetara joan beharrik gabe.

Horretarako, Lanbideko teknikariak, aldizka, herrigune horietan ipiniko diren arreta pertsonalizatuko guneetara hurbilduko dira. Era horretan, Euskal Enplegu Zerbitzuaren arreta-eredu berria zabalduko da, enplegu baten bila dabilen pertsonari edo enpresari laguntza pertsonalizatua emateko.

Arreta pertsonalizatuko guneak Arabako herri hauetan zabalduko dira: Langraiz Oka, Gaubea eta Rivabellosa (Añanako Kuadrilla), Lagran, Maeztu eta Santikurutze Kanpezu (Kanpezu – Arabako Mendialdeko Kuadrilla), eta Labastida, Laguardia eta Lapuebla de Labarca (Laguardia – Arabako Errioxa Kuadrilla). Bizkaian, Igorren (Arratia-Nerbioi), Otxandion (Durangaldea) eta Txorierriko Mankomunitateko Behargintzaren bulegoan —Larrabetzu, Lezama, Zamudio, Derio, Sondika eta Loiuko herritarrei arreta emateko— zabalduko dira.

Lanbideren profesionalek berri horiek Udalek lagatako lekuetan arituko dira lanean. Era horretan, sortu zenetik hamar urte betetzen direnean, herritar guztiei bere zerbitzuak eta baliabideak hurbildu nahi dizkien Euskal Enplegu Zerbitzuaren ekimenean hartuko dute parte udal horiek.

Lanbideren zerbitzuak jende gutxiago bizi den ingurune horietara hurbiltzea Euskal Enplegu Zerbitzuaren arreta-eredu berriaren jarduketen barne dago. Izan ere, Euskal Zerbitzu horrek pertsonei zerbitzu integralak, pertsonalizatuak eta teknologikoki aurreratuak eskaini nahi dizkie.

Puntu berri horietan, Lanbidek burutzen duen enpleguaren inguruko laguntza-prozesuekin lotutako edozein gai kontsultatu ahal izango dute erabiltzaileek; enplegagarritasuneko diagnostiko bat egitetik hasi eta prestazioak eskatzeraino (Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eta Etxebizitzako Prestazio Osagarria).  Horretarako, arreta banakakoa eta tutorizatua emango da, prestatuta dagoen pertsonalaren eskutik.

Irekitako bulegoak

Arreta pertsonalizatuko puntuak, oraingoz, ondoren aipatuko ditugun lekuetan eta egunetan zabalduko dira. Bertan, herri horietako eta inguru hurbileko herrietako lan baten bila dauden pertsonek eta enpresei egingo zaie harrera:

  • Txorierri, Bizkaian:
    • Sondikako Egaz Txorierri-ren bulegoetan (Txorierri Etorbidea, 46) zabalduko da, hileko lehen eta hirugarren asteetako astelehenetan.
  • Arratian, Bizkaian:
    • Igorreko Kultur Etxean (Elexalde 8) zabalduko da, hileko lehen eta hirugarren asteetako asteazken eta ostegunetan.
    • Otxandioko Udaletxean bertan (Plaza Nagusia, 1) zabalduko da, hileko lehen eta hirugarren asteetako astearteetan.
  • Añanan, Araba:
    • Langraiz Okako Zentro Soziokulturalean (Milagros González, 1) zabalduko da, hileko lehen eta hirugarren asteetako astelehenetan eta astearteetan.
    • Gaubean, Udaletxean (Jesús Guinea arkitektoa, 46), ipiniko da, hileko lehen eta hirugarren asteetako ostegunetan.
    • Rivabellosan, berriz, Gizarte Zentroan (Francisco Manuel de Echanove, 59), hileko lehen eta hirugarren asteetako asteazkenetan.
  • Kanpezu – Arabako Mendialdean, Araba:
    • Lagranen zabalduko da, bertako Udaletxean (Herrería, 1), egun erdiz, hileko bigarren eta laugarren asteetako asteazkenetan.
    • Maeztun zerbitzua Udaletxean (Geltoki kalea, 13) emango da, hileko bigarren eta laugarren asteetako asteazkenetako beste egun erdian.
    • Eta Santikurutze Kanpezun, zerbitzua Udaletxean (Samuel Picaza plaza, 1) emango da, hileko bigarren eta laugarren asteetako astelehenetan.
  • Guardia – Arabako Errioxan, Araba:
    • Labastidan Kultur Etxean ipiniko da (Bakearen Plaza, 1), hileko bigarren eta laugarren asteetako ostegunetan eta ostiraletan.
    • Laguardian bulegoa Garcetas Etxean (Nagusia, 52) zabalduko da, hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren asteetako astearteetan.
    • Eta Lapuebla de Labarcan, Udaletxean (El Plano plaza, 9) zabalduko da hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteetako ostiraletan.

Behar izanez gero, arreta handiagoa ematea aztertuko litzateke.