Donostiako Udalak abian jarri du 2021-2022 Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua

0

Donostiako Udalak 2021-2022 urteetarako Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua martxan jarri du. Aurrekontu hauetan, herritarrek Donostiak hiri eta auzo mailan dituen beharrei buruz hausnartu eta hainbat arlotan nola hobetu proposatu ahal izango dute.

Martxoaren 2an hasiko diren fase desberdinetan, Udalak auzoetarako edo hirirako egiten diren proposamenak jaso eta aztertuko ditu, eta ezarritako irizpideak betez gero, donostiarrek horien gainean botoa eman ahal izango dute. Horrela, 2021 eta 2022 urteetako aurrekontu proiektuen definizioan eragina izango dute.

Udalak laster zehaztuko du Partaidetzako Aurrekontuetan kontsignatutako diru-kopurua, ekitaldi horietarako aurreikusten diren diru-sarreren eta gastuen arabera.

Prozesuaren faseak

  • Hiri mailako eta auzoetako saioak (Martxoaren 2tik apirilaren 2ra)

Martxoaren 2an lehenengo saio bat egingo da, hiri mailakoa (Erdialdea ere hartuko duena), eta martxoaren 3tik apirilaren 2ra bitartean saioak egingo dira Donostiako auzo guztietan.
Saio horien helburuak ondorengoak izango dira:
• Prozesua aurkeztea
• Herritarrek parte hartzeko argibideak eta baldintzak ezagutaraztea
• Proposamen eta ideien sorkuntzan eragitea, auzotarren arteko elkarrizketa bultzatzea
• Auzo elkarteen lana balioan jartzea
• Auzoetako errealitatera hurbiltzea

  • Herritarrek proposamenak egitea ONLINE (Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra)
  • Udalak proposamenak aztertzea eta argitaratzea (Maiatzaren 4tik irailaren 13ra)
  • Herritarren boto ematea online edo presentzialki (Irailaren 14tik 27ra)
  • Emaitzak jakinaraztea eta segimendua egitea (Irailaren 28tik aurrera)

2019an abian jarritako proposamenak

2019ko Partaidetzako Aurrekontuen prozesuan 26 proposamen aukeratu ziren, 9 Ekialdeko barrutikoak eta 16 gainerako hirikoak. Horietatik:

  • 8 gauzatutak:

• Guardaplata erretiratuen etxea (Bidebieta)
• Espaloi irristakorrak (Intxaurrondo)
• Jose Maria Salaberria 11-17 argia (Amara Berri)
• Mons kiroldegiko lurzorua (Intxaurrondo)
• Bidegorria idaztea (Altza)
• Bidegorria idaztea (Bidebieta)
• Bidegorria idaztea (Aieteko gailurra)
• Hirugarren adinekoentzako gimnasia elementuak Sagues (Gros)

  • 4 exekuzioan:

• Kirol-instalazioak (Altza)
• Hiri-basoak (Ibaiertzak)
• Hiri jasangarria: eguzki-plaka Jakintza Ikastolan (Hiri osoa)
• Herrerako puntu kritikoak. Aurrekontuak eginak (Altza). Epeak:
– Argiteria: lizitazioan, obra txikian. Martxoan egongo da .
– Lorategia + euri-uren bilketa: otsailean hasiko da. 3 asteo lanak.
– Eskailera: laster esleituko da. hilabete bateko lana.
– Murala: martxoan egingo da.