euskadik koronabiruseko 10 kasu positibo ditu

0

Osasun Sailak baieztatu duenez, koronabirus beste kasu positibo bat izan da arratsaldean, Araban hain zuzen ere, eta osasun-profesionala da. Kasu berri hau, jada, isolatuta zegoen, kutsatutako osasun-profesional baten kontaktu bezala identifikatuta baizegoen.

Hala, orain arte 8 kasu baieztatu dira Araban eta 2 Gipuzkoan. Pertsona horiek guztiak egoera onean eta etxeko jarraipenean daude.

Osasun Publikoko epidemiologiako taldeak eta Osakidetza baieztatutako kasuen kontaktuen jarraipena egiten ari dira, eta arrisku-irizpideak betetzen dituzten balizko susmoei erantzuten.

BILERA TEKNIKOA

Bestalde, Osasun Ministerioarekin gaur izandako bilera teknikoan ez dute erabaki salbuespenezko neurririk hartzea. Gomendio nagusia osasun arloan arreta handiz jokatzea da, Osakidetzak orain arte egin duen bezala.