Bilaketa-operatiboak miaketa-pala berezi berri bat izango du materiala intentsitate handiagoz mugitzeko eta bahetzeko

0

Bileraren buru Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga izan da, eta bertan parte hartu dute Ingurumen Saileko teknikariek, obra zibileko zuzendaritza teknikoko teknikariek, Bizkaiko Aldundiko ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako langileek.

Azken orduetan egin diren aurrerapenak ebaluatzeaz gain, bai obra zibila egitean, bai erauzitako materialak arakatu eta bahetzeko lanetan, plangintza-neurri batzuk hartu dira operatiboan aurrera egiteko.

Datozen orduetan, sartzeko pista berri bat irekitzeko lanak egingo dira, B1-3 bilaketa-eremuan materiala kendu eta bahetzeko, gehienez ere astebeteko epean egingo dira lan horiek.

Halaber, aste honetan INTERBIAKekin koordinazio-lanetan hastea espero da, B3 bilaketa-eremutik materiala atera ahal izateko.

Aldi berean, egonkortzeko eremuan aurrera pausuak ematen ari dira; makineria berria sartu da  eta hondakinak aldi baterako metatzeko espazio bat egokitu da B4 bilaketa-eremuan.

Obran egindako aurrerapen horien ondorioz, beste miaketa-pala espezifiko bat egiteko erabakia hartu da, B-4 eremuan erabiltzen ari dena bezalakoa.

Zabortegiaren goialdeko gainazalean errekuntza-fokuren bat berriro aktibatzeko aukerari dagokionez, aipatu behar da bertan suhiltzaile-talde finko bat dagoela, ur-putzu iraunkor batekin eta lursailean aparra aplikatzeko aukerarekin, egoera kontrolpean mantentzeko.

Bilaketa operatiboa koordinatzeko batzorde teknikoa asteazkenean bilduko da berriro.