Julián de Tellaecheren (Bergara, Gipuzkoa, 1884–Lima, Peru, 1957) Itsasmutil zuria (c. 1922-1924) olio-margolanaren aldi baterako mailegua dela-eta, Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Ikerketa Saileko koordinatzaile Javier Novok hitzaldia eskainiko du; bertan, margolariaren ibilbide artistikoaren alderdirik aipagarrienak azalduko ditu, eta arreta berezia jarriko du euskal portuetako eta horietako protagonisten bizitza jasotzeko zeukan interesean eta trebetasunean.
Osteguna, martxoaren 12a, 19:00etan
Itsasmuseum Bilbao, Auditoriuma
Sarrera librea, leku-kopurua bete arte