Euskaldunak 7,17 milioi euroko fakturazioarekin itxi du meetings & events arloko bigarren urterik onena

0

Euskalduna Jauregiak, 7,17 milioi euroko fakturazioa ekarri duen eta jarduerez beteta egon den 2019ko emaitzen bermearekin egingo dio aurre 2020ari. Aipatzekoa da joan den ekitaldian Euskaldunak bere historiako bigarren urterik onena izan zuela Meetings & Events izenekoei dagokienez.

Guztira, Euskalduna Jauregiak 708 ekitaldi, 362 kultur emanaldi eta 346 Meetings & Events ekitaldi hartu zituen 2019an. Hori dela eta, diru-sarreren zenbatekoa 7,1 milioi eurora igo da; beraz, 2019ko ekitaldia azken 11 urteetako hirugarren urterik onena da. Euskaldunak %90eko okupazioa lortu du 2019an.

Bere XX. urteurreneko ospakizunekin bat eginez, Euskaldunak modernizazio proiektua gauzatu zuen 2019an, bertaratzen direnen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko. Obra gehienak uztailean eta abuztuko lehen hamabostaldian egin ziren, jauregiaren jarduera ez oztopatzeko. Horrela, gaur egun berrituta dago, baina bere funtsetik ezer galdu barik, eta bere helburu bikoitzean aurrera egiten du: Musikaren Jauregi gisa erreferentziazko zentro izatea, eta Biltzar eta Konbentzioen esparruan jarduera ekonomikoa erakartzea. Aipatzekoa da sei eskailera mekanikoen instalazioak iraganaren eta etorkizunaren arteko unea markatu duela Euskaldunan.

Meetings&Events izenekoek finkatu egin dute Euskaldunaren aldeko apustua
Meetings & Events izenekoek Euskalduna Jauregiaren aldeko apustuarekin jarraitu dute. Guztira, 346 ekitaldi egin dira, 3,1 milioi euroko diru-sarrerak eraginez, fakturazio osoaren % 44. Eremu geografikoari dagokionez, nabarmentzekoa da nazioarteko Meetings & Events ekimenak % 9,5 izan direla eta fakturazioaren % 41 eragin dutela; nazioarteko kongresuen % 38,7 izan dira. Kopuru horiek guztiek 2019a Euskalduna Jauregiak nazioarteko jarduerari dagokionez izan duen urterik garrantzitsuenetakoa izan dela erakusten dute.