Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, Zuzenean zerbitzuan, ez da AURREZ AURREKO kontsultarik egingo Gasteizko, Donostiako eta Bilboko bulegoetan, agindu berririk eman arte.
Hiru bulegoak barne-lanerako eta erregistrorako irekita egongo dira.
Informazioa jaso behar duten herritarrek bide hauek erabili ahal izango dituzte:
- Telefonoz: 012 zenbakian
- Telegramez: 688 671 234 telefonoan
- Web postontzia: euskadi.eus