Ezohiko neurriak koronabirusa dela eta

0

Iñigo Urkullu lehendakaria Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilera baten buru izan da gaur goizean Lehendakaritzan. Bilera horretan, koronabirusak Euskadin sortu duen egoera aztertu da.

Bileraren ondoren, lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, bileran hartutako erabakien berri emateko:

  1. Osasun sailburuak, Nekane Murgak, «Osasun Alerta edo Larrialdi Aitorpena» sinatu du (Osasun Publikoari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legeria).
  2. Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak «Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI)» aktibatu du (Larrialdiak Kudeatzeko EAEko Dekretua eta Legea)
  1. Iñigo Urkullu Lehendakariak Dekretu bat sinatu du, zeinaren bidez bere gain hartzen duen –aipaturiko euskal legediak ezartzen duen eran- larrialdi honen aurrean gidaritza bakarra eta babes zibileko erantzuna. Une honetatik aurrera, Lehendakariak gidaritza hori hartuko du bere gain, aholku-batzorde batek lagunduta.

Hiru egintza juridikoak 2020ko martxoaren 16an, astelehenean, argitaratuko dira EHAAn.

Egun horretan bertan egingo da alderdi politikoen bilera, Lehendakariak deituta.