Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du kostako inpaktuagatik bihar astearterako eta etzi asteazkenerako

0

Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du itsas arriskuagatik eta kostako inpaktuagatik, urteko marea bizienetako batzuk izango baititugu. Abisu horia bihar astearterako, 04:00etatik 06:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta etzi asteazkenerako, 04:00etatik 07:00etara eta 17:00etatik 19:00etara aktibatu da.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, datozen egunotan egoera meteorologikoa nahiko lasaia izango da, goi-presioak nagusituko baitira. Olatu handienen altuera 2-2.5 m ingurukoa izango da, baina ez dira espero olatu bereziki indartsuak, eta olatu batetik bestera 12-14 bat segundoko tartea egongo da. Hala ere, eta marea bizien ondorioz, kostako inpaktua espero da itsas-goretan sortuko diren olatuen ondorioz.

Iragarpenen arabera, asteartean, asteazkenean eta ostegunean mareak oso biziak izango dira (5 m ingurukoak), eta urak gainezka egin dezake olatuen eraginik jasaten ez duten arren era horretako egoerek eragiten dieten ohiko lekuetan, bereziki goizaldeko itsas-goretan.

Horrela, asteartean, hilaren 10ean, lehenengo itsas-gora 04:54an izango da, eta marea 5.01 m-koa izango dela uste da (gainditze-indizeak I=6.3 m eta Imax=6.6 m) eta bigarrena 17:18an, marea estimatua 4.85 m-koa izanik (gainditze-indizeak: I=6 m eta Imax=6.4 m).

Asteazkenean, hilaren 11n, lehenengo itsasgora 05:35ean izango da, eta marea estimatua 5.08 m-koa (gainditze-indizeak: I=6.2 m eta Imax=6.5 m). Bigarren itsasgora 17:58ean izango da, eta marea estimatua 4.84 m-koa (gainditze-indizeak: I=6 m eta Imax=6.4 m).

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, datorren ostegunean eta ostiralean antzeko egoera izango dugu. Osteguneko, hilaren 12ko, lehenengo itsasgora 06:17an izango da, eta marea estimatua 4.97 m-koa (gainditze-indizeak: I=6.4 m eta Imax=6.8 m). Bigarren itsasgora 18:39an izango da, eta marea estimatua 4.70 m-koa (gainditze-indizeak: I=6.1 m eta Imax=6.6 m).

Azkenik, osteguneko, hilaren 13ko, lehenengo itsasgora 07:45ean izango da, eta marea estimatua 4.75 m-koa (gainditze-indizeak: I=6.1 m eta Imax=6.5 m). Bigarren itsasgora 20:07an izango da, eta marea estimatua 4.48 m-koa (gainditze-indizeak: I=6.2 m eta Imax=6.7 m).