Lehendakariak beharrezko neurri guztiak hartu ahalko ditu osasun publikoko krisi honi aurre egiteko

0

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburua ETB2ko «Que me estas contando» saioan elkarrizketatu dute gaur arratsaldean.

Segurtasun sailburuak, gaur goizean bertan Gobernu Kontseiluaren ezohiko bileran onartu den Euskadiko Babes Zibileko Planari dagokionez, azaldu du tresna horri esker, bizitzen ari garena bezalako salbuespenezko egoera batean, Lehendakariak gidatuko dituela Autonomia Erkidego osoko administrazio guztiei zuzendutako jarduerak, baita herritarrei zuzendutako ekintzak eta neurriak ere. «Plana aktibatzeak aukera ematen dio Lehendakariari beharrezkoak diren neurri guztiak aktibatzeko», adierazi du. Gainera, zehaztu du planak berak ez dituela zehazten hartu beharreko neurriak, neurriak Osasun Sailetik etorriko direla baizik.

Halaber, birusa ez zabaltzeko Osasun Sailak gomendatzen dituen prebentzio-neurriak hartzeak duen garrantziaz jabetzeko deia egin du Beltrán de Heredia sailburuak. Ildo horretan, azpimarratu du herritarren erantzukizun indibiduala eta kolektiboa funtsezkoa dela birusaren transmisioa geldiarazteko eta prebenitzeko. «Une larrian da, eta erabaki politikoak eta herritar guztien lankidetza eta erantzunkidetasuna behar dira; elkarrekin lan eginez bakarrik atera ahal izango gara egoera honetatik behar bezala», adierazi du.