EGAren garraioa koordinatzeko mahaiak neurri berriak hartu ditu Euskadiko garraio publikoan COVID-19ren aurrean

0

Osasun-larrialdiko adierazpena egin eta Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku-batzordearen bileraren ostean, eta COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera estatu osoan Deklaratu ondoren, EGAko (Euskadiko Garraio Agintaritza) COVID-19ren aurrean Garraioa Koordinatzeko Mahaiak, garraiobide publiko guztiei eragingo dien honako jarduera-neurri hauek ezartzea erabaki du:

LEHENENGOA: Errepideko, trenbideko eta tranbiako bidaiarien garraio publikoko zerbitzuetan, garraio-operadoreek eragiketen eskaintza osoa ehuneko berrogei eta ehuneko hirurogei artean murriztuko dute (% 40-60), operadore bakoitzak zenbatetsitako eskaeraren arabera.

BIGARRENA. Eman beharreko zerbitzuak finkatzerakoan, kontuan hartuko da herritarrek euren lanpostuetara iristea bermatu behar dela, eta baita oinarrizko zerbitzuetara ere.

HIRUGARRENA. Neurri horiek,  lehena eta bigarrena, 2020ko martxoaren 16ko astelehenean jarriko dira indarrean, lehen zerbitzu-txandan.

LAUGARRENA. Gaueko zerbitzuak (Gautxoriak) kenduko dira bidaiarien errepideko, trenbideko eta tranbiako garraio publikoan. Neurri hau, gaur bertan, 2020ko martxoaren 14an jarriko da indarrean.

BOSGARRENA. Neurri horiek guztiak indarrean egongo dira horiek aldatu, ezabatu edo zabaldu arte, une bakoitzeko legezko egoeraren arabera.