Datuen eguneraketa – koronabirusa Euskadin

0

Euskadin, COVID19ko beste 104 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 521 kutsatu daude, eta horietatik 222 ospitalizatuta daude. Hildako pertsonak 19 dira, atzo baino bost gehiago (lau gehiago Araban eta bat gehiago Bizkaian). Lurraldeka, honako hau da banaketa:

  • GIPUZKOAN, positiboen kopurua 46koa da. (Horietatik 16 ospitaleratuta daude).
  • BIZKAIAN, 115 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 53 ospitaleratuta daude.)
  • ARABAN, 360 kasu zenbatu dira (horietatik 153 ospitaleratuta daude).
            . Eguneraketa martxoak 14 Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 50 153 13 360
BIZKAIA 32 53 3 115
GIPUZKOA 22 16 3 46
GUZTIRA EUSKADI 104 222 19 521

HERRITARREN LANKIDETZA

Osasun Sailak herritarren lankidetzarako deia berretsi du, koronabirusarekin kutsatzea saihesten lagun dezaketen gomendio sinple baina bizi-biziak gogoraraziz:

  • -Eskuak arreta handiz garbitzea, eta are gehiago arnas sintomak dituztenek. Ez dugu ahaztu behar kutsapenen % 95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen direla.
  • -Gainazalak garbitzea.
  • -Eztul egitean ukondoarekin edo erabili eta botatzeko zapi batekin estaltzea.
  • -Sintomak (sukarra, arnas sintomak) dituzten pertsonek ez dute egon behar adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin kontaktuan, edo leku publiko eta jendetsuetan.