Equo Berdeak, PP, PSE, Elkarrekin Podemos, EHBildu eta EAJ-PNV alderdi politikoak Iñigo Urkullu Lehendakariarekin bildu dira gaur Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen inguruan hitz egiteko.
Covid 19aren (Coronavirus) pandemiak eragindako egungo Osasun-larrialdiaren eta Alarma-Egoeraren testuinguruan, honako akordio hauek jakinarazten dituzte:
- Osasun-Larrialdiaren Adierazpenarekin eta Alarma-Egoeran, ezin izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egin ez osasun publikorako, ezta botoa emateko eskubidea baliatzeko behar diren bermeekin.
- Ondorioz, indargabetuta geratuko da, Lehendakariaren Dekretu bidez, datorren apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia. Erabaki hori hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, osteguneko 24:00ak baino lehen, hartu eta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-Larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez.