Lehendakariak Arkaute bisitatu du, Segurtasun eta Osasun arloko operatibo berria bertatik bertara ezagutzeko

0

Iñigo Urkullu Lehendakaria Arkautera joan da gaur goizean, Nekane Murga Osasun sailburuarekin eta Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuarekin batera, Osakidetzak eta Ertzaintzak kutsatuta pertsonak artatzera eta Covid-19ko probak egitera joaten diren osasun-langileei laguntzeko abian jarritako operatiboaren berri izateko.

Gasteizen, Lakuabizkarra, Zabalgana eta Salburuako osasun zentroetako osasun langileen eskura dauden Ertzaintzaren hiru furgoneta dira. Bi agentek laguntzen die etxera joaten diren osasun-langileei.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie larrialdi egoera honetan mobilizatu diren talde guztiei, herritarrei zerbitzu hobea emateko lan egiten dutelako. Bereziki, Iñigo Urkulluk eskerrak eman dizkie Osakidetzako eta Ertzaintzako langile guztiei, egindako lan goraipagarri, leial eta zerbitzu publikoagatik.