Merezimendu dominak Donostian eman dira

0

Donostiako Udalak 2020ko Hiritar Merezimenduen Dominen ekitaldia hartu du gaur arratsaldean. Donostiako alkate Eneko Goiak sarituei zuzendu zaie eta honakoa esan die: ““Zuek guztiok, zuen lanarekin, bi gauza garrantzitsu lortzen dituzue: alde batetik, erakunde publikoak iristen ez garen tokiraino iristen zarete, eta besteek eskain dezakeguna baino askoz babesa, kontsolamendu, laguntza eta dedikazio hobea eskaintzen duzue. Eta horrekin pertsona askoren bizitza hobetzea lortzen duzue”.

“Horregatik eman nahi dizue gaur Donostiak eskerrak, zuen lan eskuzabala aitortu nahi dizue, zuei bezalako jendeari esker, donostiar guztiok oso harro gaudelako”, gehitu du Goiak.