Osasun alarmari erantzuteko 15 etxebizitza eskaini ditu Udalak

0

Udalak, Donostiako Etxegintzak eta Gizarte Ekintza departamentuen bitartez, 15 etxebizitza osasun-larrialdi egoera honetan sor daitezkeen premiazko beharrei aurre egiteko eskaini ditu.

Hainbat premiazko egoerei aurre egiten ari behar zaio osasun-larrialdi egoera honen ondorioz. Horretarako une honetan berregokitze egoeran dauden hainbat etxebizitza eskaini dira. Hain zuzen ere, behin aurreko maizterraren kontratua amaituta, margotze eta beste hainbat lan txiki egiten ari ziren hainbat etxebizitza, alegia, egoera zein den kontuan hartuta erabilgarri daudenak.

Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak azaldu du, etxebizitza horiek hiriko hainbat auzotan daudela, eta gizarte-zerbitzuetako teknikariek lagunduko dituztela pertsona horiek aldi baterako etxebizitza horietara. Halaber, esan du, Donostiako Etxegintzako teknikariak Gizarte Ekintzako teknikariekin elkarlanean ari direla egoera horiei artatzen, eta horrela jarraituko dutela osasun-larrialdi egoerak irauten duen bitartean.