Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik, bere zerbitzuen erabiltzaile guztiekin telefono bidezko kontaktua mantentzen ari da larrialdi egoeran zehar, batez ere egoera ahulenean daudenekin.
Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “Gizarte Zerbitzuetatik zuzenean deitzen ari zaizkie egoera hauetan dauden herritarrei, bere ezinbesteko beharrak zeintzuk diren jakiteko eta elkarlanean jarraitu asmoz”.
“Larrialdi egoera batean laguntza guztiak beharrezkoak dira, eta zentzu honetan lanean jarraituko dugu Udaletik” adierazi du Sagarzazuk.