Realak bertan behera utzi du bihar Zubietan lehen taldeak egin behar zuen lan saioa eta entrenamenduetarako itzulera bertan behera utzi du. Jarduerara itzultzeko aurreikuspena dagokion unean jakinaraziko da.
Neurri honek emakumezkoen taldeari, Sanse eta Real C taldeei ere eragiten die, hauek, lehen taldeak bezala, euren jarduera ere bertan behera uzten dute erabaki berri bat hartu arte. Harrobiko taldeek ere ez dute entrenatuko pasa den ostiralean aurreratu bezala.