Arabako adinekoentzako foru-egoitzek eguneko zentroak gaituko dituzte COVID-19az jotako erabiltzaileei arreta emateko

0

Arabako Foru Aldundiak oraintxu erabiltzen ez diren eguneko zentroak gaitu ditu, koronabirusean positibo eman dezaketen edo arnas sintoma akutuak dituzten foru egoitzetako adineko pertsonei arreta esklusiboa eman diezaieten. Egokitze prozesuan dauden zentroak Gasteizen, Laudion eta Agurainen daude.

Foru erakundeak, osasun eta prebentzio neurriak zorrozten jarraitzen du, foru egoitza zentroetan kutsatzeak saihesten saiatzeko, bereziki adinekoei zuzendutakoak, osasun alerta egoera horretan zaurgarritasun handiena duen sektorea baita.

Hala ere, osasun-agintariek datozen asteotan kutsatzeek gora egingo duten aurreikuspenen inguruan, Arabako Foru Aldundia, oraintxu arte jarduerarik gabe dauden eguneko zentroak egokitzen hasi da, isolamendu-neurriekin artatu behar diren egoitza-sare foraleko adinekoentzako bizitoki gisa balio dezaten.

Eguneko zentro hauek, behar bezala gaituta, adinekoei aldi baterako egoitzaarreta eskaini ahal izango dietela espero da, beti ere ongizate- eta segurtasun-berme guztiekin; izan ere, egoitzei atxikita badaude ere, modu autonomoan funtzionatzen dute.

Neurri honen bitartez, Arabako Foru Aldundiak aurrea hartuko dio COVID19ren hedapen-ahalmenaren balizko larrialdiari, eta erantzuna emango dio osasunlarrialdi honek foru-zentroetan bizi diren adinekoen arretan izan ditzakeen ondorioei.