Euskadik koronabiruseko 372 kasu berri ditu

0

97 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20:00ak arte 12 heriotza gehiago izan ondoren.

Euskadin 372 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 2.097 dira guztira (horietatik 812 ospitalizatuta daude). Sendatutako pertsonak, berriz, 40 dira gurean.

Kutsatuen kasuei dagokienez, hauxe da banaketa lurraldez lurralde:

  • ARABAN, 912 kasu zenbatu dira, eta horietatik 326 ospitalizatuta daude.
  • BIZKAIAN 860 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 375 ospitalizatuta.
  • GIPUZKOAN 325 positibo daude, eta horietatik 111 ospitalizatuta daude.

Guztira, koronabirusa detektatzeko 6.220 proba egin dira Euskadin. Horrek esan nahi du Eusakdin milioi biztanleko batez beste 2.842 proba egin direla.

 Martxoaren 21eko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 111 326 60 912
BIZKAIA 209 375 24 860
GIPUZKOA 52 111 13 325
GUZTIRA EUSKADI 372 812 97 2.097

Informazio gehiago datuen buletinean: https://bit.ly/3dl4gF9

Nabarmentzekoa da gaur igandea, martxoak 22, arratsaldeko 20:00etan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera kiribila urdinez argiztatuko dela Osakidetzako profesional guztien lana eskertzeko.