Covid-19ko zazpi positibo berri, Samaniego adinekoentzako egoitzan

0

Azken egunetan, koronabirusean 7 kasu positibo berri erregistratu dira, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zentroen sarearen barruan dagoen Arabako Errioxako Samaniego adinekoentzako egoitzan. Duela zenbait egunetatik egoitzan honetan positibo eman zuen beste erabiltzaile batek ospitaleratuta jarraitzen du.

Bai egoitzetako foru-sarean, bai Covid-19 kasuak erregistratu diren zentroetan, osasun-alerta deklaratu aurretik hartu ziren isolamendu-, prebentzioeta segurtasun-neurriak zorrozten ari dira. Azken orduetan, bai Osasun Ministerioak, bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jarraibide berriak ezarri dituzte, eta dagoeneko aplikatzen ari dira foru-sare osoan eta, bereziki, 40 pertsona bizi diren Samaniegoko zentroan.

Gainera, osasun-agintariekin lankidetza eta komunikazio estua mantentzen ari da, Samaniego egoitzan gertaeren arabera modu koordinatuan jarduteko, eta Osasun Publikoak beharrezkotzat jotzen badu, test berriak egiteko. Zentroak segurtasun-ekipamendu egokia du, langileen eta erabiltzaileen artean kutsatzeak saiheste aldera.

Era berean, zentroa garbitzeko neurri bereziak aplikatzen ari dira, ekipamenduaren erabateko desinfekzioa barne. Gainera, erabiltzaileen familiei, egoiliarren osasun-egoeraren eta zentroaren egoeraren inguruko unean uneko informazioa ematen ari zaie.

Martxoaren 22an eguneratutako adinekoentzako eta desgaituentzako foru egoitza-sarearen datuak honako hauek dira: 5 erabiltzaile ospitaleratu dituzte koronabirusaz jota, eta 14k positibo eman dute eta beren zentroetan artatzen jarraitzen dute.