Getxoko aterpe bat arrisku egoeran dauden pertsonentzat

0

Getxoko udalak gizarte-arrisku edo bazterketa egoeran dauden pertsonentzako behin-behineko aterpetxea ireki du Andra Mariko kiroldegian. Egitura horrek Getxoko eta Uribe Kosta Mankomunitateko udalerrietako kaleetan lo egiten duten pertsonei emango die zerbitzua. Alarma-dekretuaren ondoren behin-behineko beste baliabide batzuk egokitu ziren, Berangoko aterpea kasu, eta orain, erabaki da Andra Marin aipatutako ekipamendua irekitzea eta Berangoko ixtea, pertsona kopuru handiago hartzeko eta beharrezko segurtasun-neurriak hobeto bete ahal izateko (pertsonen arteko gutxieneko distantzia, elikadura …).

Aterpetxea Andra Mari kiroldegiko ikasketa geletan egokitu da, gehienez 25 lagunentzat. Lo egiteaz gain, erabiltzaileek eguna instalazioetan igaro ahal izango dute eta mantenua (gosaria, bazkaria eta afaria) jasoko dute, Karidade kaleko zentroak emanda.

Errekurtso hori Uribe Kostako Mankomunitatearen eta Getxoren artean hitzartutako zerbitzuen barruan kokatzen da, Legeak ezartzen duen bezala.