Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 866 isun jarri zituzten atzo alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

0

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, igandea, martxoak 22, beste 866 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 506 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 360. Bestalde, 14 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Prentsa bulegoa

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo 1410 pertsona identifikatu zituen eta 1497 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 506 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 12 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1240 pertsona identifikatu zituzten, 1048 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 360 isun jarri zituzten atzo, larunbata, egunean zehar.  Horrez gainera, 2 pertsona atxilotu zituzten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.