Eusko Jaurlaritzak eta Elkargik 25m/€-ko presazko finantzaketa-lerroa ireki dute enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat, % 0-ko interes-tasarekin

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€-ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori.

«Zubiarena» egingo duen tresna bat da, betiere Eusko Jaurlaritzak Elkargirekin eta hemen jarduten duten banku-erakundeekin lankidetzan aurreikusitako 500 m/€-ko zirkulatzaileko finantzaketa-lerroa prest izan arte.

Finantzen Euskal Institutuaren COVID19 lerroa erabili ahal izango da enpresaren ohiko funtzionamenduko sei hilabeteren baliokideak diren egitura-gastu finkoak estaltzeko; edonola ere, zenbateko horretatik likidezia- edo kostu-erraztasun iragankor edo aldi baterako guztiak kendu beharko dira (adibidez, foru-ogasunen geroratzeak, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteek eragindako lan-kostuen murrizketa edo aplika daitezkeen beste kenkari batzuk).

Hauek dira maileguen baldintzak:

·       Zenbateko minimoa: 5.000€ autonomoentzat eta 50.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.
·       Zenbateko maximoa: 50.000€ autonomoentzat eta  1.000.000€ enpresa txiki eta ertainentzat.
·       Interes-tasa: % 0-ko kostua (FEIk diruz laguntzen du Euribor + urteko % 0,50).
·       Finantzaketa-epea: Gehienez 5 urte.
·       Gabezia: 12 hilabetera arte.
·       Kuotak: Hiru hilean behin.

Hauek dira eskuratzeko baldintzak:

  • Jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidego barruan egitea, egoitza soziala, erabaki-zentroa eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskadin izanik.
  • Enpresa txiki eta ertainaren kalifikazioa edukitzea.
  • Finantzen Euskal Institutuarekin edo Elkargirekin mugaeguneratutako zorrik ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.

Era berean, eskaerarekin batera, osasun-larrialdiak norberaren jardueran duen eraginaren deskribapen labur bat aurkeztu beharko da, baita nork berak dituen finantzaketa-beharren deskribapen labur bat ere.