Segurtasun Sailak Zaldibarko zabortegiarekin lotutako larrialdiko bi espedienteren berri eman dio Gobernu Kontseiluari

0

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakitera eman dio Larrialdia Zaldibar kontratua, droneen bidez bideoak grabatzeko sistema hornitzekoa, esleitu dela ezohiko prozedura bidez 81.917 euroan.

Alde batetik, azken belaunaldiko bi transmisore-ekipamendu dira, eta unitate bakoitzak garraiatzeko poltsa bat, bateriak eta kargagailuak ditu, eta, bestetik, bi transmisore-ekipamenduentzat beharrezko diren lizentziak eta jasotako bideo-seinaleak grabatzeko ahalmena duen hargailu bat. Horrez gainera, instalazio eta konfigurazio zerbitzuak ditu, bai eta erositako ekipamendu osoarentzat bermealdian indarrean egongo den euskarri aurreratua ere.

Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren ondorioz berehala jardun behar izan denez,  ekipamenduak berehala hornitu behar ziren Segurtasun Saileko teknikariek eta erreskate-lanetan eta beharrezko gainerako jarduketetan parte hartzen ari diren EAEko gainerako larrialdi-zerbitzuek premiaz, koordinatuta eta modu seguruan jardun ahal izateko.

Bestalde, Segurtasuneko sailburuak baliabide materialak amiantoz gabetzeko lanetarako 8.916,25 euroko larrialdiko espedientearen berri ere eman dio Gobernu Kontseiluari.

Amiantoz gabetzeko lanek berehala jardun beharra ekarri dute zabortegian gertatutakoaren ondoren, eta lan horiek berehala egin behar ziren Segurtasun Sailaren baliabide materialak premiaz  erabilgarri izan ahal izateko, Ertzaintzako unitateek operatibo egoten jarraitu ahal izan zezaten.