Osasun sailaren kontingentzia-planak COVID19ak jota dauden pazienteentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko aukera ematen du

0

Osasun sailak gauzatu eta iragan larunbatean Iñigo Urkullu Lehendakariak iragarritako Zaintza Intentsiboetako Unitateetarako (ZIU) kontingentzia-planaren edukia azaldu du gaur Nekane Murga Osasun sailburuak, COVID19aren bilakaeraren berri emateko egunero eskeintzen den agerraldian.

Murgak berak zuzendutako saila joan den urtarrilaz geroztik garatzen ari den ekimenen baitan kokatzen den plan honek COVID19ak jota dauden gaixoentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko aukera ahalbidetuko du. Hala, 4 jokaleku aurrikusten du, Euskadin bilakaera ez homogeneoa duen epidemiaren eraginaren araberakoak.

-266 ohe, 2garren jokalekua.

-463 ohe, 3garren jokalekua, Araban egun bizi dena.

-550 ohe baino gehiago, 4garren jokalekua, zeinera Euskadi ez den heldu.

Plan hau beste bik osatzen dute: ekipoak eskuratzeko planak, ohe guztiak beharrezko ekipamenduez hornitzeko; eta giza baliabideetako planak, unitateon pertsonala (medikuak zein erizainak) sendotzeko, elkarte zientifikoek gomendatzen dituzten ratioak mantentzen ahaleginduz, beti ere. Hala, Nekane Murgaren esanetan, “eremuak egokituz, teknologia eskuratuz eta profesionalak heziz, Osakidetzak ahalmena izango du COVID19ak jota dauden pazienteentzako ZIUko ohe kopurua bikoizteko”.

Sailburuak berriz ere goraipatu du osasun profesionalen lana. Horrez gain, azpimaratu du krisialdiaren hasieratik eszenario posiblerik onena lortzeko asmotan lan egin dela, baina aldi berean, aurrikus zitekeen okerrenerako prestatzen.

DATUAK EGUNERATUTA

Sailburuak emandako datuen arabera, Euskadin 307 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 2.728 dira guztira (horietatik 1.129 ospitalizatuta daude).

133 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20ak arte 13 heriotza gehiago izan ondoren

Lurraldeka:

  • BIZKAIAN 1189 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 635 ospitalizatuta.
  • GIPUZKOAN 453 positibo daude, eta horietatik 150 ospitalizatuta daude.
  • ARABAN, 1086 kasu zenbatu dira, eta horietatik 344 ospitalizatuta daude.

Orain arte, 7.646 detekzio-proba egin dira gurean. . 48 pertsona errekuperatu dira, eta 296 pertsonak jaso dute ospitaleko alta.

           . Martxoaren 24ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak Kasu positiboak GUZTIRA
ARABA 77 344 73 1086
BIZKAIA 157 635 44 1189
GIPUZKOA 73 150 16 453
GUZTIRA EUSKADI 307 1129 133 2728