AZKUNA ZENTROA – ALHÓNDIGA BILBAOK ORDAINDU EGINGO DU LANUZTEEN ETA GREBAREN ONDORIOZ KALTETUTAKO JARDUERA FISIKOKO ZENTROKO IKASTAROEN ZENBATEKOA

0

Bizkaiko kirol-lokalen eta -zelaien esparruan deitutako lanuzteen ondorioz, urrian eta azaroan ezin izan ziren saio batzuk egin Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoko Jarduera Fisikoko Zentroko ikastaroetan (Premium tarifakoak ere ez).

Horiek horrela, zerbitzu horretako erabiltzaileekin dugun konpromisoa aintzat hartuta, egoera horrekin kaltetutako pertsonek aukera izango dute zenbatekoa berreskuratzeko, hain zuzen, langileek grebarako eskubidea erabiltzearen ondorioz eman gabe utzitako saioengatik ordaindutako zenbatekoaren zati proportzionala.

Era berean, maiatzeko, ekaineko eta uztaileko lanuzteen ondorioz kaltetu ziren eta Premium Tarifa duten pertsonek ere eska dezakete beren ikastaroen zenbatekoa.

Kaltetutakoek zenbatekoa eska dezakete, formulario hau betez: www.azkunazentroa.eus/a2/caf/web/incidencias.aspx

Era berean, formularioa Jarduera Fisikoko Zentroko harrera-lekuan bete eta aurkeztu daiteke.

Eskatzeko epea: Urtarrilaren 10etik otsailaren 15era arte.

Barkatu sortutako arazoengatik.