Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera

0
PRUEBA

Martxoaren 24aren amaieran, Bizkaiko Lurralde Historikoan adinekoentzat baimenduta dauden 155 egoitzetatik (guztira, 10.748 plaza), pertsona hauek zeuden COVID-19ak jota, Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak eskuragarri jarritako informazioaren arabera:

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak: 12

Positiboa baieztatua duten egoitzako erabiltzaileak, ospitaleratuta daudenak: 34

Positiboa baieztatua duten egoitzako langileak: 15

Isolatuta dauden langileak (COVID-19a baieztatu gabe): 73

Guztira, 21 zentrotan dago birusak jotako pertsonaren bat; haietan, batek amaitu du isolamenduaren 14 eguneko aldia; ez dago kasu berririk.