25 URTE PIRU GAINZA GABE

0

Errege goiz batean ezagutu zuen Athleticek Agustin Gainzaren heriotza, zuri-gorrien historiako ezker hegalaririk onena. Duela 25 urte izan zen hori. Lehen taldeak, kapitainak buru, Dublingo Adarzabala omendu nahi izan du, Lezaman bere omenez jarritako estatuan lore batzuk jarriz. Gainzak lan handia egin zuen Lezaman teknikari gisa. Javier Clementeren bigarren entrenatzailea izan zen Athleticek azkeneko liga txapelketak irabazi zituenean.

Piruk Basconiako atezain batengandik hartu zuen ezizena, zutoinen azpian jokatzen baitzuen Gainzak txikitan. Sekulako historiala dauka Basauriko jokalariak: 1940. urtetik 21 denboraldi egin zituen lehoi gisa, non 152 gol sartu zituen 494 partidatan. Kopako Erregea da, zazpi eskuratu baitzituen, eta ligako bi titulu (1942-43 eta 1955-56). Iriondo, Venancio, Zarra eta Panizorekin batera osatzen zuen eraso bikainaren ezker hegalaria zen. Athleticeko lehen entrenatzailea izan zen 1965 eta 1969 arteko hiru etapetan, eta Kopa txapelketa gertu izan zuen  bi finaletan, Valentzia eta Zaragozaren aurka. Bilbao Athleticek bere partidak jokatzen dituen Lezamako tribunak Gainzaren izena du bere omenez.