Neskek gero eta gende gehiago erakartzen dute

0

Ez zen amestutako emaitza izan, baina zaleen erantzuna bai. Athletic Cluben eta Fc Bartzelonaren arteko hamabosgarren jardunaldiko partidaren ondoren, athleticzaleek euren jokalariak modu ikusgarrian babesten dituztela argi geratu da. Talde blaugranaren aurkako partidan 32.068 lagun hurbildu ziren Katedralera, San Mames berriko bigarren sarrerarik onena emakumezkoentzat. Eguraldia lagun izan zen goziean eta Katedralak partida ona bizi izan zuen, Villacamparen neskak duin baino duinago aritu baitziren.

Gainera, gogoan izan behar da Errege bezperan jokatutako norgehiagokak ongintzazko arrazoia zuela; izan ere, 8.000 ikusle inguruk San Mameserako sarrera bat lortu zuten Gurutze Gorriaren kanpainan parte hartzeagatik, “Jostailu bat, sarrera bat”, baldintza kaskarrenetan bizi diren haurrei opari bat emanez.

Emakumezkoen futbolak aurrerapausoak ematen jarraitzen du, eta Athleticek Lehen Maila batean lehiatzen jarraitzen du profesionalizazioan. Katedralak hain datu positiboak lortzeak emakumeek egindako futbolarekiko dagoen interesean du gakoa, kluba harro senti baitaiteke bost ligako palmaresa duen taldearekin.

Madrilgo Atletikoren aurkako Kopako 48.121eko errekorrak ere agerian utzi zuen lurraldean milaka neska daudela euren erreferenteak gertu eduki behar dituztenak, estadio handietan lehiatzen. Hau ez da soilik Bilbon gertatu den zerbait. Hor daude Reale Arena, Wanda Metropolitano, Benito Villamarín, Nuevo Colombino, Heliodoro Rodríguez López … Taldeek euren zelaietako ateak ireki diote emakumezkoen futbolari