Donostiako Udalak TAO zerbitzua eten du

0
PRUEBA

Donostiako Udalak TAO zerbitzua eten du hiri osoan. Trafikoaren bilakaera eta TAO zerbitzuaren erabilera aztertu ondoren, Udalak erabaki du hiri osoko aparkalekua arautzeko sistema etentzea.

Udalak kontuan hartu du trafiko-bolumena nabarmen jaitsi dela alarma-egoerak ezartzen dituen murrizketen ondorioz. Ibilgailuen trafikoaren jaitsiera bermatu eta egiaztatu ondoren, Udalak uste du zerbitzua bertan behera utz daitekeela, ez baititu arriskuan ikusten alerta-egoeraren hasieran ezarritako lehentasunak.

Datuen azterketak adierazten duenez, hiriko eremuek ibilgailu-kopuru onargarria dute, eta ez diete eragiten ez Osakidetzaren ez bere osasun-langileen (mugikortasuna zaindu nahi izan den kolektiboetako bat) beharrei, ez eta oinarrizko zerbitzuak hornitzeko logistika-lanei ere.

Udalak Osakidetzarekin adostuta zuen jada bere joan-etorrietarako behar duen pertsonal sanitario guztia TAO ordaintzetik salbuestea.

Bertakoak

Udalak gogorarazten du bertakoentzako eremuak bertakoentzat bakarrik izaten jarraituko direla, eta bineta ez dutenek ezingo dituztela aparkaleku gisa erabili. Honetaz gain, bertakoek hiriko bertakoentzako edozein gunean aparkatu ahal izango dute. Horrela, zaintza mugikortasun agenteen bidez egingo da, baimenik gabeko aparkamenduak saihesteko.

Horrekin batera, Udalak erantzukizun eta zentzuarekin jokatzeko eskatzen du aparkaleku arautuak erabiltzeko orduan, benetan behar dutenen aparkalekua ez saturatzeko eta ez eragozteko.