Donostiako Udalak bertan behera utzi du DBIZI bizikleta publikoaren zerbitzua hirian.
Mugikortasun Departamentuak erabaki hori hartu du konfinamendu-neurri berriak, are murriztaileagoak, ezagutu ondoren, eta azken egunotan zerbitzu horren erabilera oso eskasa dela ikusita.