263 COVID-19 kasu berri zenbatu dira Euskadin azken orduotan

0

 Euskadin 263 kasu berri izan dira azken orduotan. Hala, 6.320 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 2.011 ospitaletan dira.   325 lagun hil dira, alegia, atzo baino 28 gehiago. Osatutakoak, berriz, 1.796 dira.

Azken datuak dira, Osasun sailburu Nekane Murgak ezagutzera eman dituenak, COVID19aren egoeraren berri emateko egunero eskaintzen den  agerraldian,

Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua:

  • ARABAn,105 kasu zenbatu dira. (horietatik, 379 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,102 pertsona. (1.255, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.113 da. (Horietako 377 ingresatuta).
 Martxoaren 31eko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 56 379 133 2.105
BIZKAIA 165 1.255 148 3.102
GIPUZKOA 42 377 44 1.113
GUZTIRA EUSKADI 263 2.011 325 6.320

Tentu handiz bada ere, datuok eta egindako proben kopurua altua ikusita, hobekuntza bat egiaztatzen da, Osasun Sailburuaren esanetan. Ezin liteke, hala ere, gorakada bat baztertu, gauden egoeran aurrikuspenak egitea arriskutsua baita.  Nolanahi ere, azken datuei erreparatuta, badirudi Euskadi ordoki batean sartu dela, kasuen goranzko joera hautsiz, beti ere datozen egunotako bilakaeraren zain.

Horrez gain, Nekane Murgak azpimarratu du ZIUko oheen betetze maila altua bada ere, osasun sareak eskariari erantzuteko eta pertsona guztiak baldintza onetan artatzeko ahalmena izaten jarraitzen duela.