518 COVID-19 kasu positibo berri izan dira azken orduotan Euskadin

0

Euskadin 518 kasu berri izan dira eta, guztira, 6.838 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.908 ospitaletan dira.

369 lagun hil dira, alegia, atzo baino 44 gehiago.

Osatutakoak, berriz, 2.165 dira.

Hala eman du ezagutzera gaur Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek, Eusko Jaurlaritzak COVID19aren bilakaeraren berri emateko egunero eskaini ohi duen prentsaurrekoan.

Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua:

  • ARABAn,250 kasu zenbatu dira. (horietatik, 369 ospitaletan daude).
  • BIZKAIAn,382 pertsona. (1.179, erietxeetan)
  • GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.206 da. (Horietako 360 ingresatuta).
 Apirilaren 1eko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 145 369 149 2250
BIZKAIA 280 1179 168 3382
GIPUZKOA 93 360 52 1206
GUZTIRA EUSKADI 518 1908 369 6838

AHALEGINA PREBENTZIOAN ETA ANTOLAKETAN

Osasun Sailaren ordezkariak azpimarratu du Euskadin pandemia geldiarazteko egiten ari den ahalegina, hain zuzen ere, bi norazkoetan. Batetik, detekzio goiztiarra areagotzeko, dagoeneko 16.990 proba egin direlarik; horietatik 1.532 atzo bertan, orain arteko kopururik handiena. Honen ondorioz, positiboen kopurua igo da, baina kutsatutako pertsonen portzentajea, berriz, gero eta baxuagoa da; hau da, proba egindako 10 pertsonatik 7k negatiboa eman du. Horrez gainera, ospitalizazioen kopuruak ere behera egin du.

Hortaz, joera aldaketa baten zantzuak daude, ordoki egoeraranzko bidean, nahiz eta, Osasun Sailak gogoratu bezala, kontuz jokatu beharra dagoen.

Bestetik, osasun sistema bera pandemiaren garapenera egokitzeko ahalegina nabarmendu du, momentu bakoitzean ahalik eta erantzun egokiena bilatuz. Testu inguru honetan kokatu du Osakidetzako ZIUen ahalmenaren handitzea, egiten ari den moduan, garaian garaiko beharrei erantzuteko.