479 COVID-19 kasu positibo berri zenbatu dira azken orduotan Euskadin

0

Euskadin 479 kasu berri izan dira azken orduotan; guztira, 7.317 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik, 1.906 ospitaletan dira.

412 lagun hil dira, hau da, atzo baino 43 gehiago.

Osatutakoak, berriz, 2.490 dira.

Lurraldeka, honela banatuta dago kutsatutakoen kopurua:

ARABAn, 2.347 kasu zenbatu dira. (horietatik, 341 ospitaletan daude).

BIZKAIAn, 3.682 pertsona. (1.201, erietxeetan)

GIPUZKOAn, positiboen kopurua 1.288 da. (Horietako 364 ingresatuta).

COVID19aren bilakaeraren berri emateko eguneroko agerraldian,  Planifikazio, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendari Mikel Sanchezek esan duenez, 18.220 detekzio proba egin dira orain arte. Atzo bakarrik 1.399 burutu ziren eta 10etik 3 bakarrik emaitza positiboarekin; aurreko astetan, positiboen ehunekoak askoz altuagoak ziren eta esan behar da gaur, beste egun batez, positiboek behera egiten jarraitzen dutela.

 Apirilaren 2ko eguneratzea Kasu positibo berriak Pertsona ospitalizatuak Hildako pertsonak GUZTIRA  kasu positiboak
ARABA 97 341 167 2.347
BIZKAIA 300 1.201 187 3.682
GIPUZKOA 82 364 58 1.288
GUZTIRA EUSKADI 479 1.906 412 7.317