Lehendakaria: «Euskadi lehen aldiz aurkitzen da ikuspegi positiboari eusteko aukera ematen duten datuekin»

0

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen dion Aholku Batzordearen bileraren buru izan da gaur goizean. Batzorde hori koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko sortu zen. Bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaileJosu Erkoreka, Osasun Sailburu Nekane Murga, Segurtasun Sailburu Estefanía Beltrán de Heredia; Araubide Juridikoaren Sailburuorde Sabino Torre, Osasun Sailburuorde Iñaki Berraondo eta Segurtasuneko Sailburuorde Josu Zubiaga. Hauekin batera, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, Eudeleko Presidente Gorka Urtaran eta Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso izan dira.

Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.

Bere hitzaldian, Lehendakariak, zuhurtzia osoz eta faktore objektiboetan oinarrituta, agerian utzi du Euskadi lehen aldiz aurkitzen dela ikuspegi positiboari eusteko aukera ematen duten datuekin. «Nolanahi ere, ez dugu guardia jaisten», adierazi du. Hala, Lehendakariak kezka-gune nagusietako bi azpimarratu ditu: Osakidetzako langileak eta adinekoen egoitzei arreta eta jarraipena; eta kolektibo horiek babesteari begira, jarduera-ildo nagusiak aipatu ditu.

Halaber, Lehendakariak erakundeen arteko lankidetza eta foru-aldundien eta udalen ekarpena balion jarri ditu. «Elkarlana da gure indargune nagusietako bat. Norabide berean egin dezagun arraun. Hori egiteak indar eta abiadura handiagoa ematen digu krisi hau gainditzeko ibilbidean «, amaitu du.