Xavi Ceerre, UPV/EHUko Pintura Masterreko ikaslea, Wuhaneko kaleetan birtualki egingo den esposizio interaktibo bateko komisarioa izango da. Erakusketa ostegun honetatik, apirilak 2, aurrera egongo da ikusgai Ceerreren Instagram kontuan: https://www.instagram.com/xaviceerre/.
Quarantine Gallery proiektuaren bidez, interbentzio birtualak proposatu ditu Xavi Ceerrek pandemia sortu zen hiriko hiru kokalekutan: infekzioa sortu zen azokan, tren estazioan eta hiriko airetiko ikuspegian. “Kokaleku horietan, Covid-19aren 0 zona, hain zuzen, artista talde bat murriztu gabe dagoen espazio publiko bakarrean jardungo da elkarrizketan, Interneten”, azaldu du Xavi Ceerrek.
Proiektu horrek 24 artisten lanak bilduko ditu, zeintzuk kontaktuan mantentzen diren Internet eskuragarri uzten dituen aukerei esker. Erakusketa ostegunean, eguerdiko ordu batetan inauguratuko da, Xavi Ceerreren Instagram profilaren sarreran.