Getxo Kirolak-ek entrenamendu pertsonalizatuak eskaintzen ditu

0

Getxo Kirolak-eko fitness-muskulazio gimnasioak entrenamendu pertsonalizatuak eskaintzen dizkie etxean entrenatu nahi duten pertsona guztiei. Era horretan, ekimen hori, Getxoko kirolen udal erakundeak «Etxean kirola egin» goiburuarekin abian jarri direnei batu zaie. Izan ere, koronabirusaren ondorioengatik osasun-krisiak eragindako konfinamenduan zehar jarduera fisikoa sustatzeko jarri dira martxan.

Horrela nahi duten pertsonak harremanetan jar daitezke gimnasioko taldeko profesionalekin, horiek entrenamenduak astero pertsonalizatuko baitizkiete, norberaren ezaugarriak, premiak eta etxean entrenamendurako duten materiala kontuan hartuta. Era horretan, gimnasioarekin harremanetan jartzeko, mezu bat idatzi behar da getxokirolakfitness@gmail.com posta elektronikora edo 675714144 telefonora deitu.