Bilbao Kirolak erakundeak gogorarazten die harpidedunei ez duela kobratuko kuotarik harik eta udal kiroldegiak atzera ireki arte. Gainera, instalazioak berriz ireki ondoren, Bilbao Kirolak-ek hilero edo hiru hilean behin ordaintzen duten erabiltzaileei martxoaren 13tik (Covid 19ak eragindako alerta sanitarioaren ondorioz kirol-instalazioak itxi ziren eguna) hilabete bereko 31ra bitarteko kuoten zati proportzionala itzuliko die.
Urtean behin ordaintzen duten abonatuei ere, kuotaren zati proportzionala ordainduko zaie, martxoaren 13tik atzera ere ireki arteko epeari dagokiona.
Kuota zati proportzionala itzultzeko, konpentsazioak egingo dira behin jarduera atzera ere hasitakoan kobratuko den lehen kuotan.
Sartzeko bonuen iraungitze-data baliogabetu egiten da, eta, udal kiroldegiak atzera ere irekitzen direnetik hasita, bonuek epe osorako balioa izango dute.
Bilbao Kirolak udal erakundean baja eragiten duten pertsonei, diru-transferentzia bat egingo zaie, instalazioak itxita egon diren aldiari dagokion zenbatekoarekin.
ARIKETA FISIKOA ETXEAN
Bilbao Kirolakek herritarrak animatzen ditu etxetik ariketa egitera, eta, horretarako, gogorarazten du pertsona guztien, abonatu izan zein ez, eskura jarri duela doako aplikazio bat, kirol-ohiturak dituena, beren etxeetatik, banaka edo familiarekin, ariketa egiteko. (Aplikazioari buruzko informazio gehiago, hemen sakatuta)
Bilbao Kirolakek gogorarazi du jarduera fisikoa bizi-ohitura osasungarria dela, eta edozein adinetako pertsonei fisikoki zein mentalki laguntzen diela.
#Zeukereeginkirolaetxean