Urtero bezala, Bilboko Arte Ederren Museoko Liburutegiak bat egingo du Liburuaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin. Oraingo honetan, eta bizi dugun ezohiko egoera dela-eta, Bookcrossing birtuala proposatzen du, eta gure argitalpen digitalak kontsultatu eta partekatzera animatzen zaituzte.
Zenbait museo eta arte- eta kultura-zentrotako 39 liburutegik euren argitalpenak partekatu dituzte, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta. Hamalaugarren urtez jarraian, 39 museok eta arte-zentrok liburuak askatzeko bookcrossing kanpaina bat jarri dute abian elkarlanean.
Aurten, hirietako kaleetan liburuak askatu eta trukatzea ezinezkoa denez, erakunde parte-hartzaileek euren argitalpenetako bat partekatuko dute modu birtualean. Xede horrekin, zentro bakoitzak bere bildumako liburu bat aukeratu du, eta, horiekin guztiekin, irakurzaletasuna eta kultura garaikidearen hedapena sustatzeko kanpaina honetan partekatzeko bideo bat prestatu da.