Zaldibarko zabortegian desagertutako langileak bilatzeko operatiboari buruzko azken datuak

0

Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak zuzentzen duen Segurtasun Sailak aste honetan bertan bidali du Arartekoaren bulegora erakunde horrek eskatutako txostena, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak 2020ko otsailaren 6an Zaldibarko Verter Recycling 2002 zabortegian desagertutako bi pertsonen bila egindako jarduerei buruzkoa.

Txostenean, larrialdia hasi zenetik Alberto Sololuze eta Joaquín Beltránen gorpuak bilatzeko operatiboa aktibo mantentzeko egin diren urrats guztiak deskribatzen dira. Bilaketa-lanak egokitu behar izan dituzten zailtasunen deskribapen xehatua eginez, txostak inoiz gertatu gabekotzat jotzen duen eta Europan edo munduan antzeko erreferentziarik ez duen gertakariari buruz.

Txostenak xehetasunez jasotzen ditu amiantoa zuten obrako materialak zeudela egiaztatzeak sortu zituen arazoak eta hondakin-masatik eratorritako gasen errekuntzagatik aktibatu ziren sute-fokuak, ezegonkortasun geoteknikoko baldintzak, lixibiatuen kanalizazioen eta oinarrizko beste azpiegitura batzuen berreskurapena, eta baheketan ateratzen joan den hondakina kokatzeko muga fisikoak.

Zabortegiaren lerraduratik gaur arte gertatutako guztiaren deskribapen kronologikoa eskaintzen du txostenak eta jasotzen ditu baita ere obraren konplexutasunarekin, meteorologiaren eragin negatiboarekin, ingurunean sortutako kezka sozialarekin eta familienganako arretarekin zerikusia duten beste alderdi batzuei buruzko informazioa ere.

Aurrerapen esanguratsuak obren garapenean

Aldizkari hau Eusko Jaurlaritzaren Irekia atarian argitaratzeaz bat bertan iseki diren bideoan eta argazkietan ikus daitekeenez, erraz nabarmentzekoak eta oso adierazgarriak dira Iñaki Arriola sailburuak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak koordinatzen duen obra zibilean egin diren aurrerapenak.

Aurrerapen horiek eragina dute zabortegiko goiko eremuen egonkortzeko beharretan eta, Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko kideen eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako interbentzio teknikarien [BZ] arreta handiz materiala ateratzen eta bahetzen ari diren bilaketa-guneetan ere.

Irudian, bilaketa-operatiboaren erauzketa-hondakinak zabortegian bertan hartzeko bete behar diren baldintza tekniko eta ingurumen-baldintza guztien eskakizunekin denbora laburrean gaitu den hondakin-gelaxkaren betetze-maila ikus daiteke.

Hondakinen I. gelaxka baserri-eremuan, B4 bilaketa-eremuan

Lerradura gertatu zenetik bi hilabete eta erdira, zabortegiaren alderdi orokorren ikuspegia

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 23/04/2020

URAREN AZTERKETEN EMAITZAK,  ZALDIBAR INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan:

https://cutt.ly/fyez823

EGURALDIAREN AURREIKUSPENA OSTIRALERA ARTE 2020/04/28