‘Barakaldon, igo pertsianak’ kanpaina abiarazi du Inguraldek

0
PRUEBA

`Barakaldon, igo pertsianak’  da Barakaldoko Udalak Inguralde Garapen Agentziaren bidez abiarazi duen kanpaina berria bertoko merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko. David Sollak zuzentzen duen Ekonomia Sustatzeko Arloak sortu du kanpaina: herriko eta udal hedabideetan zabalduko dute bideo bat, pertsianak igo eta ohiko jarduerara bueltatzean, herritarrek bertako denda eta ostalaritza-lokaletan kontsumitzea zein garrantzitsua izango den erakusten duena.

Bideoan, Barakaldo ageri da huts-hutsik, jendea balkoietatik begira eta merkataritza eta ostalaritza lokaletako pertsianak jaitsita joan den martxoaren 14ko Alarma Egoeraren ondorioz. Normaltasunera itzultzen den Barakaldo ere agertzen da bideoan, merkataritza eta ostalaritza jarduera martxan, jendea kalean paseatzen… «Merkatari eta ostalariak, orain, behar ditugun lekuan daude; beren etxeetan, alegia. Baina, horren ondorengo bat izango da, eta hori datorrenean, guk egon beharko dugu haiek behar gaituzten lekuan; alegia, haien dendetan, tabernetan eta jatetxeetan», adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

«Horretan datza gure indarra, herri gisa:  jakitun izan behar dugu, merkatari eta ostalariek herritarrekiko egin duten ahalegina eta elkartasuna Barakaldon kontsumituz itzuli behar diegula», ziurtatu du Del Campok.